Bilatu eta ordeztu
Uneko dokumentuan testua edo formatua bilatzen du edo ordezten du.
Bilatu
Idatzi bilatu nahi duzun testua edo hautatu aurreko bilaketa bat zerrendatik.
Bilaketa-aukerak Bilatu kutxan eta Beste aukera batzuk arean zerrendatzen dira.
Maiuskula/minuskula
Bilatu koadroan emandako karaktere zehatzarekin egiten du bat, maiuskulak edo minuskulak erabilita egon daitezkeen beste batzuei kasu egin gabe.
Desgaitu aukera hau maiuskulen/minuskulen kasu guztiak kontuan hartzeko. Adibidez, "a" sartzen bada Bilatu koadroan, bai "a" bai "A" kateekin egingo du bat.
Kontuan izan zenbait karakterek bat etortze bat baino gehiago eduki dezaketela Maiuskula/minuskula desgaituta dagoenean. Adibidez, "s" letra bat dator "s", "S" eta alemanez erabilitako "ß" letrekin.
Formatudun bistaratzea
Zenbakiei formatua emateko karaktereak sartzen ditu bilaketan.
Gelaxka osoak Hiz osoak soilik
Bilaketa-testuaren berdin-berdinak diren hitz osoak edo gelaxkak bilatzen ditu.
Orri guztiak
Uneko fitxategiko orri guztietan bilatzen du.
Ordeztu
Sartu ordezpen-testua edo hautatu zerrendatik azken ordezpen-testua edo estiloa.
Ordezte-aukerak Bilatu kutxan eta Beste aukera batzuk gunean zerrendatzen dira.
Bilatu denak
Bilatzen ari zaren testu edo formatuaren agerraldi guztiak bilatzen eta hautatzen ditu dokumentuan (Calc edo Writerreko dokumentuetan soilik).
Aurkitu aurrekoa
Dokumentuan bilatzen ari zaren testuaren edo formatuaren aurreko agerraldia bilatzen edo hautatzen du.
Aurkitu hurrengoa
Testuaren edo dokumentuan bilatzen ari zaren formatuaren hurrengo agerraldia bilatzen edo hautatzen du.
Ordeztu
Bilatzen ari zinen hautatutako testua edo formatua ordezten du, eta ondoren hurrengo agerraldia bilatzen du.
Ordeztu denak
Ordeztu nahi den testu edo formatuaren agerpen guztiak ordezten ditu.. Errepikatu komando hau diapositibako ordezpen guztiak egin arte.
Bestelako aukerak
Bilaketa-aukera gehiago edo gutxiago erakusten ditu. Sakatu etiketa hau berriro, hedatutako bilaketa-aukerak ezkutatzeko.
Uneko hautapena soilik
Hautatutako testua edo gelaxkak bakarrik arakatzen ditu.
Ordeztu atzerantz
Uneko kurtsorearen kokalekuan hasten da bilaketa eta atzerantz joaten da fitxategiaren hasierara.
Iruzkinak
Writerren, iruzkinen testua ere bilaketetan sartzea hauta dezakezu.
Adierazpen erregularrak
Bilaketetan adierazpen erregularrak erabiltzea ahalbidetzen du.
Paragrafo-estiloak / Sartu estiloak Gelaxka-estiloak
Zehaztutako estiloarekin formateatutako testua bilatzen du. Hautatu kontrol-laukia eta ondoren hautatu Bilatuzerrendako estilo bat. Ordezpen-estilo bat zehazteko, hautatu Ordeztu zerrendako estilo bat.
Bilatu eremuko testuaren antzeko terminoak bilatzen ditu. Hautatu kontrol-lauki hau, eta ondoren antzekotasun-aukerak zehazteko, sakatu Antzekotasunak botoia.
Kontuan hartu karaktere-zabalera (soilik Asiako hizkuntzak gaituta egonez gero).
Zabalera erdiko eta zabalera osoko karaktere-formak bereizten ditu.
Antzeko soinuak (Japoniera) (soilik Asiar hizkuntzak gaituta badaude)
Japonierazko testuetan erabiltzen den antzeko idazkerarako bilaketa-aukerak zehaztea ahalbidetzen du. Hautatu kontrol-lauki hau, eta ondoren bilaketa-aukera zehazteko, egin klik ... botoian.
Japonierazko bilaketa
Bereiztu diakritikoak
Bat etortze zehatza bilatzen du, ez ditu bilatzen Unicode konbinazio-markak. Adibidez, كتب bilatzen bada, ez da aurkituko كَتَبَ edo كُتُب edo كتِب eta abar.
Bereiztu kashida
Bat etortze zehatza bilatzen du, ez ditu arabierako tatweel marka U+0640 (kashida ere deitua) kontuan hartzen bilaketan. FAdibidez, كتاب bilatzen bada, ez da bat etorriko كـتاب edo كتــــاب eta antzeko kateekin.
Aukeratu bilatuko diren testu-atributuak. Adibidez, Eskema atributua hautatzen bada, eskuz eskema-efektu batekin formateatutako karaktere guztiak aurkituko dira. Eskema-efektua estilo baten parte gisa dituzten karaktereak ere aurkitu nahi badira, hautatu Estiloak barne Beste aukera batzuk atalean, bilaketa egin baino lehen.
Testu-formatuaren ezaugarri zehatzak bilatzen ditu, adibidez, letra-tipoak, letra-efektuak, eta testu-fluxuaren ezaugarriak.
Bilatu nahi diren formatua eta atributuak hautatu ondoren, Beste aukera batzuk ataleko Paragrafo-estiloak kontrol-laukia aldatu egingo da eta Sartu estiloak esango du. Hautatu kontrol-lauki hori estiloak ezarritako formatuetan eta atributuetan ere bilatu nahi bada.
Formaturik ez
Sakatu Bilatu edo Ordeztu koadroa, eta ondoren sakatu botoi hau, formatuetan oinarritutako bilaketa-irizpidea kentzeko.
Formatua eta atributuak bilatu eta ordezteko irizpideak Bilatu eta Ordeztu koadroetan bistaratzen dira.
Noranzkoa
Gelaxketan bilaketa egiteko ordena zehazten du.
Errenkadak
Errenkadetan ezkerretik eskuinera bilatzen du.
Zutabeak
Zutabeetan goitik behera bilatzen du.
Bilatu hemen
Formulak
Formuletan eta (kalkulatu gabeko) balio finkoetan zehaztutako karaktereak bilatzen ditu. Adibidez, 'BATUKETA' duten formulak bila daitezke.
Balioak
Formulen emaitzetan eta balioetan zehaztutako karaktereak bilatzen ditu.
Iruzkinak
Gelaxketan erantsitako iruzkinetan zehaztutako karaktereak bilatzen ditu.
Itxi
Elkarrizketa-koadroa itxi, eta aldaketa guztiak gordetzen ditu.
Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa itxi ostean, oraindik bilaketak egin ditzakezu azken bilaketako irizpidea erabiliz, ⇧+⌘Ctrl+F teklak sakatuta.